Sábado, 12 de noviembre de 2005
MonCherry eta Ferrero Rocher bonboiak iritsi dira aurten ere. Telebistan, jostailu iragarkiak bikoiztu egin dira; gaztaina-postuak kale kantoietan, koloretako bonbilak itzalita baina dagoeneko zintzilik... Gabonetako usaina hartzen diot honi. 
Eguberriak, jatorrian, kristauek Jesukristoren jaiotza ospatzeko egunak omen baziren ere, berehala bilakatu ziren, sinesdun eta ateoentzako, senide eta lagunekin elkartzeko aitzakia. Bapo jan eta edan ondoren, gabon-kantak abestu eta giro ederrean arratsaldea edo gaua algara batean igarotzeko aitzakia.
Gaur egun, ordea, kontsumismo eta salmenta garaia besterik ez dira. Kapitalismoak horretarako sekulako trebetasuna baitauka, edozein ospakizun errentagarri bihurtzekoa. Portzierto, Papa Noel gehigi eta Olentzero gutxi dendetako erakusleihoetan gauza onerako.
Dena dela, neguko hotzarekin batera, txikitako oroitzapen xamurrak datorzkit burura, oraindik ere.
Por: Olaia ta Igone | Kontu-kontari | Comentarios (1) | Referencias (1)
Gabonetako nire oparia, zu berriz ere egunero ikusteko aukera izatea, dudarik gabe! Muxu goxo-goxo-goxo bat biei, eta segi zuen kazetari lana hain ondo betetzen.
Arruti | 10-12-2005 14:15:33
URL para referencias o trackbacks
Tomatoes, Factories & Flying Machines!!! | 2005-11-28 23:51:49
[...] Gabonak ate joka" daude, baina ez gabonak soilik. Tenperaturek behera eta behera egiten dute, eta euriak gora eta gora egiten du aldi erean.
Nahita egiten "dutela" dirudi; udan bero jasangaitza edonon, eta azaroaren azken bi asteetan no [...]