Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Lunes, 16 de enero de 2006

Urtarrilak 16 - 22 astea

Agurrik ez, gero arte baizik.
Asignaturaren azken eguna izan arren, txokuak hementxe jarraituko du, txokuzaleen zerbitzura.

Por: Olaia ta Igone | Asteko esaldi borobila | Comentarios (0) | Referencias (0)

Domingo, 15 de enero de 2006

KEN 7. Gernikarrak geurean

KEN 7 taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du hilaren 18an Leioako Areto Nagusian.

"Gelditu denbora" azken diskarekin, gernikarrek orain arteko ibilbidearen bilduma egin nahi izan dute. Urtez urte irratietan etengabean entzundako kantu arrakastatsuenak berreskuratu eta moldaketa txiki batzuk eginda, lan zaharrak berri bilakatu dituzte, akustikak duen goxotasunarekin gainera.

Horretaz gain, "zapalduen olerkia" bezalako abesti berriak ere gehitu dituzte. Azken hau "modan" jarri da aurten eta ia larunbatero entzuteko aukera eduki dugu, parranda bukatuta taberna ixtera doala jakinarazteko besterik ez bada ere.
Ezagutzen ez dutenak zeren zain dabiltza? Oiloipurdia sorrarazten du, gustu musikalak gustu.

Hortaz, esandakoa: asteazken honetan, hilak 18, Ken 7 Leioako Areto Nagusian.

Por: Olaia ta Igone | Musikaren txokua | Comentarios (0) | Referencias (0)

Domingo, 15 de enero de 2006

BAGERA!!! Agian, EZ GERA egongo...

Gabonak pasata, urtarrilaren erdialde-amaiera honetan bada egun (batez ere gau) berexi bat donostiar eta azpeitiarrentzat. San Sebastian festaz ari naiz.

Urtero bezala, aurtengoan era, danbor hots sakonek eta jendearen
alaitasunak beteko dituzte 24 orduz hiriburu eta herriko kaleak. Hau da, dudarik gabe, Donostiako festa haundia; eta ez Aste Nagusi kutre eta artifizial hori, sinistarazi nahi diguten bezala.
Zergatik azterketak garaiotan? Edo, alderantziz: Zergatik hil behar zuten San Sebastian egun hartan? Kupida gutxi azterketa-garaian murgilduta gabiltzan ikasleonganako!! Aitortu beharra dut, oraingoan ere ebaluaketak ezustean harrapatu nau; berandu nabil, ura leporaino dudala. Horregatik, agian, ezingo dut jai haundiaz gozatu. Eta ezin izango badut, nahiago Donostian ere ez gelditzea.

Batzu batzuk ez gera Konstituzio plazan izango Gaztelubideko GIZON-EMAKUMEEK (bazen garaia!!!) Sarriegiren "Bagera" joko dutenean. Aukera izango duten guztie: bejondaizuela!!

Eta, bide batez, gogoan izan bertan egongo ez direnak. Batzuk azterketa artean, burdin artean beste batzuk.

Por: Olaia ta Igone | Kontu-kontari | Comentarios (0) | Referencias (0)

Sábado, 14 de enero de 2006

Txoooooooootx!!!!!!

SAGARDO-TENPORADA abian da!

Gipuzkoar peto-petoak sagardoa dastatu eta sagardotegi giro bikainaz desiatzen gaude jada. Azterketak bukatu eta lehen egitekoa finkatu dugu gure agendetan. Txuleta, bakailu, gazta eta intxaurrez osatutako bazkaria mahaia aurrean ikusteko irrikitan gaude, ahal izanez gero, bertso eta trikitilarien konpainia apartarekin uztartuz.

Kupel arteko tenperatura hotzarentzat egokiak diren arropa eta oinetakoak hartu, lagun edo adiskideekin bildu eta sagardotegira hurbiltzeko une horren zain geratuko gara. Abesti pare bat buruan ditugula eta kupel ireki berriaren seinalea buruan dugula gozatzeko:

TXOOOOOOOOOOOTX!!!!
Ezkontza bat edo beste ospatuko dugu aurten...

Por: Olaia ta Igone | Kontu-kontari | Comentarios (1) | Referencias (0)

Viernes, 13 de enero de 2006

Hurbiltzen ari dira...

Lauhilabete eder bat igaro ostean, berriz ere ikasle guztioi hainbat burukomin ekarriko dizkiguten azterketak hurbiltzen ari dira...

Oraindik garaiz gaude (espero dugu, behintzat), baino batek baino gehiagok ez daki non duen Ereduak-eko ezdakitzenbatgarren praktika, edota Historiako frankismoaren atala, edo Nazioarteko-n zein gai irakurri eta noizko egin behar den laburpena...

Lege berria dela eta, erretzen uztea planteatu duten horiek, ezin izan dute fetxa txarragorik aukeratu... aste pare bat barru urduritasuna airean sumatuko baita... zorteak lagun gaitzala espero dugu!

Hortaz, bai garai astun horietan eta bai jadatik, Txokutik indar pila bidaltzen dizuegu! ANIMO!!!!!!!!!




Por: Olaia ta Igone | Uni "maitian" txokua | Comentarios (0) | Referencias (0)

Lunes, 09 de enero de 2006

Kafetegiaren xarma

Gutxitan ikusi dut Leioako kanpuseko kafetegia gaur bezain txukuna, inoiz ez ez esatearren.
Arrotza egin zait gaurkoan bertan arnastutako giro oxigenatua.

Agian, gabonetako oporrak iraun bitartean lehioak irekirik edukiko zituzten hilabete hauetan pilatutako keak alde egin arte. Edo, agian, erretzaileen aurka martxan jarritako kanpaina berriak zer ikusia izango zuen. Nahiko irudi xelebrea osatzen dute fakultateko ate kanpoetan zigarroak apuratzera bildutakoek ere.

Egora berriak gutxi iraungo du, ordea. Ez baitago horrelako aldaketa bortitza egun batetik bestera barneratzerik (erretzailea ez den batek dio).

Gainera, zer litzateke gure kafetegia behelaino "goxo" hori gabe?

Por: Olaia ta Igone | Uni "maitian" txokua | Comentarios (0) | Referencias (0)

Lunes, 09 de enero de 2006

Homo animalus

- ¿Tienes algún problema? ¿¿¡¡¡eee!!!?? ¿Tienes algún problema subnormal de mierda?. ¡¡¡Hijo de puta!!!

Lasai, ez naiz erotu.
Lehenago ere kontatu izan dizkizuet astelehen goizetan, Donostiako autobus paradan entzun eta ikusten ditudanak. Martxa honetan, liburu bat idazteko adina emango dit ditxosozko geltokiak!

Gaurkoak marka guztiak hautsi ditu. Gure alboko semaforoa gorri zegoen, banaketa-kamioi bat eta Clio bat zain. Burua beste nonbaiten nuen baina iskanbilak berehala espabilatu nau.

Kotxeko leihatila ireki-irekita zuela, kamioiko gidariak direnak eta ez direnak esan dizkio Clio barrukoari. Argi dago metro batzuk lehenagotik zetorren kontua zela. Baina zer gosaltzen ote du jendeak horrelako sasoia izateko halako ordu txikietan? Eta zerk eragin dezake horrelako "hitz" jarioa?

Txikikeriak neurrigabekeria bihurtzeko gaitasun harrigarria dute batzuek. Giza-eboluzioan aurrera egitea ahaztu dute batzuek.

Por: Olaia ta Igone | Kontu-kontari | Comentarios (0) | Referencias (0)

Lunes, 09 de enero de 2006

Urtarrilak 9-15 astea

Bukatu da, bukatu da,
bukatu da atsedena!!
Bukatu da, bukatu da,
berrize ikasteraaaa!!!!!!!!

Filosofiakin hartu aurrerantzekua!!!

Por: Olaia ta Igone | Asteko esaldi borobila | Comentarios (0) | Referencias (0)

Lunes, 02 de enero de 2006

Askatasun haizea

Omenaldi txiki bat txokutik. Zuretzat, Miren:


Batzuen ustez ordaintzen
dagokizun zigorra,
maite zaitugunontzat berriz
askatasun haizea.

Urte amaiera/hasiera garratza izan da aurtengoa.
Zure mezu batek ilundu zizkigun bihotzak bat-batean: "Aupa. Sententzia atea da: 5 urte. Barrua noa". Ez deitzeko eskatu zenuen, gogorik ez eta are indar gutxiago.

Burutik kendu ezin izan duzun lau egun haietako tortura bezain gogorra izan dira hiru urte hauek, badakigu; itxarote amaigabea. Izendatu ere ezin diren madarikatuek euren lemarekin gidatu nahi izan dute zure bizitza; baina ezin, orainartean behintzat.

Hortzak gogoz erakutsita, behin eta berriz burua altsatzeko gai izan zara. Jazotakoak jazota, etxezulotik atera eta klasera, parrandara, lagunartera... ateratzeko adorea izan duzu, ongi aski baitakizu hori dela eurak sutzen dituena. Betirako zauria izan arren, "egunerokotasunari" eutsi ahal izatea, alegia.

Baina hiru urteren buruan etorri da kolperik latzena. Gorrotoa eta barregurea sortarazten dizkidan "erreinserkzioa helburu duen zigor" horren izenean, gure artetik atera eta gartzelara eramango zaituzte. Auskalo noiz eta nora.

Egia esango dizut, Miren, oraindik ez dut malkorik bota. Oraindik ez baitut barneratu, neureganatu gainera datorkiguna. Agian, seguru aski, eskoletara itzuli eta astelehenean Donostiatiko autobusean, asteartean gelan, asteazkenean... zure arrastorik topatzen ez dudanean iritsiko da neure kalbario partikularra.

Hala ere, ez zaitez kezkatu. Hementxe gaituzu behar duzunerako. Fakultate osoak izango du zure kasuaren berri; gerturik gaude lapurtu dizuten askatasun horren hegoak geuk astintzeko.

Indarra Miren; askatasun haizea zara maite zaitugunontzat.

Por: Olaia ta Igone | Lagunartea | Comentarios (2) | Referencias (0)

Lunes, 02 de enero de 2006

"Violencia doméstica"

Urteko lehen eguna pasata, gauzak gehienek euren zerean jarraitzen dutela sumatu ahal izan dugu. Telebista piztu eta Telecinco kateko telediarioarekin topo egitean, ulertu ezin izan dugun titular bat agertu da gure pantailan. Violencia dómestica izenpean gizon batek bere emazte ohiari, azken hau bere egungo bikotekidearekin azeitunak biltzen ari zela, emandako tiroaz mintzo ziren. Generu-biolentzia deiturikoaren urteko lehen adierazpena omen (publiko egin dena, behintzat).

Emakume baten hilketak domestikotik zer duen gurutzatu ditu geure buruak. Paradoxaz, eufesmismo mingarria kasu honetan. Izan ere, emakume baten hilketa ezin dugu, inolaz ere, hitz soil hauez katalogatu. Hilketa bat biolentziatik urrunago doa, eta zer esan domestikotasunetik... Bizi batez ari gara. Eta iraingarria da izendapen honen bidez gertakari honi "etxeko kontuen" kutsu hori gehitzea.

Aski da izendapen okerrez.
Eta mila bider garrantzitsuagoa dena:
Emakumeen aurkako indarkeriari STOPPPPPP

Por: Olaia ta Igone | Kontu-kontari | Comentarios (2) | Referencias (0)

Lunes, 02 de enero de 2006

Urtarrilak 2-8 astea

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!

Por: Olaia ta Igone | Asteko esaldi borobila | Comentarios (0) | Referencias (0)

Viernes, 30 de diciembre de 2005

ONGIETORRI 2006!

Bukatzear dago 2005. Urteko gorabeherei buruz hausnartzeko unea heldu da. Eta gogoeta gora eta gogoeta behera ibili ondoren, 2006ari hainbat desio eskatzen dizkiogu: gaizki joandakoa hobetzea, ondo dagoena ez okertzea...

Urteroko legez, 12 mahatsak, 12 kanpai-hotsekin batera. Urtean zehar ikusi ez dugun familiaren elkartzea, batzuen onerako eta beste batzuen ez hain onerako, urte berria ospatzeko bildu ohi gara. Itxaropenez begiztatzen dugun urtea. Bizi izan duguna baino onagoa izateko irrika ezkutaezinaz...

2006 ZORIONTSUA OPA DIZUEGU TXOKUTIK!!!

2006a urte oparoa izan dadila guztiontzat!
Zuen amets eta desioak bete daitezela, edo behintzat bide egiten joan daitezela! aurrera!!!


Por: Olaia ta Igone | Danetik pixkat | Comentarios (0) | Referencias (0)

Viernes, 30 de diciembre de 2005

Olentzeroren bahiketa

Herriko enparantzatik Olentzero desagertu zelako murmurioa zabaldu zen Nafarroako herri bateko bizilagunen artean. Ilargiaren argitzalpean plazan eserita geratu zen Olentzero, ez zegoen jada atzoko, iazko, duela bi urteko... leku berean.

Olentzeroren izaeraren gorabeherek, bere kutsu euskaldunak, ohituren biziraupenerako nahiak... ez omen zitzaizkien ondo sentatu, nafarren izenean, euskal kulturaren pertsonaia garrantzitsua ostu zuten horiei.

Gure Olentzerok Euskal Herriko haur guztiei opariak banatzen jarraitzea debekatu ezin daitekeen zerbait da, ekintzak ekintza. Olentzeroren lapurketatik, Leitzako ikurrinaren lapurketaraino; hamaika ikusteko jaioak gara, baina eutsiko diogu!

Por: Olaia ta Igone | Kontu-kontari | Comentarios (5) | Referencias (0)

Lunes, 26 de diciembre de 2005

Abenduak 26 - urtarrilak 1 astea

Fronte polarra dator ta espero degu urte berria behar dan bezela estreinatu ahal izatea; lehenago hotzak akatzen ez bagaitu, behintzat.
Olaiak pinguino bat ikusi omen du etxe parean.

Por: Olaia ta Igone | Asteko esaldi borobila | Comentarios (1) | Referencias (0)

Viernes, 23 de diciembre de 2005

Haunditzen haunditzen... ari naiz haunditzen! ZORIONAK SARAITXU!

Aurreko batian ereindakua jasoko du nik dakiten batek... Holako testutxo bat zor nizun, Sarai. Libratuko zinalakuan?

ABENDUAREN 23an SARAIEN URTEBETETZIA!!!
ZORIONAK TA URTE ASKOTAKO!!!

Klaseko txikitxoak ere poliki-poliki goraka dijuaz... hemeretzi urte beteko ditu gure Saraitxuk!
Bere bihotza beteta dakan arren, interesatuek ez etsi, beti geatu daiteke aukeran bat...
Ilehori xarmangarria Bilbon bizi da baina Bakixotarra dela esan dezakegu, bizitzan hiru herenak bertan pasatzeitu ta! Beti dabil alai eta edozein animatzeko ahalmena daka. Beakin parrandan ateatziak moxkorra ta parrak aseguratzeitu. Oso nexka jatorra ta langilea, egitan.
Hala ere, beakin intimatzeko asmua badakazute, bere bitakorara jo: gureberba.bitacoras.com

Olaia ta Igonen partetik besteik ez Saraitxu, egun ona pasa!!

Por: Olaia ta Igone | Lagunartea | Comentarios (1) | Referencias (0)

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2010